Gure esperientziak proposatzen duen ideia “flow” teorian oinarritzen da. Teoria hau Mihály Csíkszentmihályi hungariar filosofoak garatu zuen. Bertan “jario” edo “flow” garunaren egoera deskribatzen du. Egoera honetan pertsona bere gozamenerako ekimen batean burubelarri sartua dago, denbora hegan doa eta ekintzak, pentsamenduak eta mugimenduak bata bestearen atzetik doaz gelditu gabe.
…Ekimenean guztiz konprometiturik sentitzeak egoaren desagerpena dakar. Denbora hegan doa. Ekintza, mugimendu edo pentsamendu guztiak aurreko ekintza, mugimendu edo pentsamendutik eratorriak dira nahitaez. Zure izate guztia hor sartua dago eta zure gaitasunen ehuneko ehuna ematen duzu.…
Taldea garun egoera horretara eramango dituen helburu bateratu batean zentratuko da erronka honen bidez, eta esperientziak komunikazioa eta talde lana hobetzea ekarriko ditu, dena modu dibertigarri batez.
Prozesu honetarako Oniria Consulting enpresaren laguntza dugu. Gai hauetan 15 urtetik gorako esperientzia profesionaldun langileak dituen enpresa. “Irakaspen esperientzial”-ari esker lor daitezkeen onuren erreferente argia den enpresa. “Outdoor training” edo “erronken bidezko ikasketa” bezalako metodologiak landu ditu.
Guretzat bidailagun bikaina dira eta elkarrekin zuen taldeen garapenerako balio handiko zerbitzua eskaini dezakegula uste dugu.
Wayout esperientziaren bidez, zuen taldeak egunerokotasunean aurki ditzaketen arazo eta egoeren antzeko erronkekin topo egingo dute. Egoera hauek gaiean aditu direnek “analisi konpetentzial” bidez gainbegiratu dituzte, horrela zuen taldeak garapen profesional eta hobetzeko konpromezu maila altua hartuko dituelarik.