ASKOTAN IRTETEN DIREN GALDERAK

ZALANTZARIK IZANEZ GERO

Zer egin behar dut nire enpresarekin joateko?

Gure interesa enpresa bakoitzarekiko tratua pertsonalizatu eta haren beharretara egokitzea da. Hau dela eta komenigarriena gurekin posta elektroniko bidez (reservas@wayout.es) edo telefono bidez (948 228 173 , 617 946 886 edo 622 088 163) harremanetan jartzea da.

Beste hizkuntzetan joka al daiteke?

Jokoaren mekanismoa unibertsala da, baina badira ingelerara itzul daitezkeen historiaren zatiak ere. Jokoa hizkuntza horretan jokatu nahi izanez gero beharrezkoa da reservas@wayout.es helbidean jakinaraztea lehenago prestatu ahal izateko.

Beharrezkoa al da indarra?

Jokoan aurki daitekeen ezerk ere ez du indarraren beharrik. Ez da indarrez ebatzi beharreko egoerarik, soilik adimena beharko da.

Beldurgarria al da jokoa?

Ez. Ez da egoera beldurgarririk jokoan zehar.

Adin txikikoek parte hartu al dezakete?

16 urtetik gorakoentzako jokoa da, adin mugarik gabe. Adin horretatik beherakoek ere parte har dezaketa heldu batez lagundurik.

Zer gertatuko da berandu iritsiz gero?

GARRANTZITSUA DA ERRESERBAKO ORDUTEGIA ERRESPETATZEA geroago datozen taldeen ordutegia alda lezakeelako bestela. Berandutuz gero erreserba bertan behera geldituko litzateke eta ez litzateke dirurik itzuliko. Antolakuntzak soilik 5 minutu itxoingo ditu jokoa hasteko. Taldeko kideren bat atzeratuz gero, bera gabe hasiko da jokoa.

Zer gertatzen da taldekide batek bukatu aurretik jokoa utzi nahi badu?

Inork edozein arrazoi dela eta jokoa utzi nahiez gero edozein momentutan egiteko aukera du. Hau gertatuz gero, gainonetzekoek jokatzen jarrai dezakete jokoaren erritmoan aldaketarik jasan gabe.

Eskudiruz ordain al dezaket?

Ezin da eskudiru bidez ordaindu. Soilik kasu berezietan eta lehenago gurekin telefono bidez (948 228 173) adostu ondoren egin liteke horrelakorik. Web orrian arazoa egongo balitz eta ordainketa eragotzia gurekin harremanetan jartzea beharrezko izango da.

Erreserba data alda al dezaket?

Erreserba egina baduzu eta aukeraturiko eguna ongi ez badatorkizu posta bidali behar diguzu reservas@wayout.es helbidera zure erreserba zenbakia eta aukeratutako erreserba berriaren eguna eta ordua aipatuz. Aldaketa egingo dizugu gutxienez 2 egun lehenago abisatuz gero. Oroitu ezazu aukeratzen duzun egun berriak beti hurrengo bi hilabeteen barruan egon behar duela eta gainera erreserba egutegian hutsik egotea beharrezkoa da.

Zenbat denbora dut erreserba bertan behera uzteko?

Erreserba eguna baino 3 egun lehenago abisua emanez gero dirua itzuliko dizugu.

2 egun lehenago abisua emanez gero ez dugu dirua itzuliko baina beste egun bat aukeratzen utziko dizugu.

2 egun baino gutxiago falta badira zure erreserba egunerako edo egun berean abisua emanez gero, beste bezero batzuz ordezkatzeko zailtasuna dela eta ez dugu aldaketarako aukerarik emango eta ez dugu dirurik itzuliko.

GARRANTZITSUA Wayout-i ez dagozkion faktoreek (hala nola argindar eteteak edo zerbitzariaren akatsek) zerbitzua ematea eragozten badute, zuekin kontaktuan jarriko gara eta alternatibak adostuko ditugu erreserbak aldatu, bertan behera utzi edo beharrezkoak diren itzulketak egiteko.

Nola utzi erreserba bertan behera?

Jar zaitez gurekin harremanetan reservas@wayout.es posta bidez eta jakinarazi zure erreserba zenbakia, eguna eta ordua eta zure izena eta kontu korronte zenbakia dirua itzultzeko. Hori soilik bi egun lehenago jakinarazita izango da posible.

Parte har al dezakegu 5 pertsonatik gorako taldea izanda?

Ez. Esperientzia osoki gozatu ahal izateko 5 pertsona da gehienezko kopurua. 5 baino gehiago izanez gero zati ezazue taldea gehienez 5 pertsonako taldeetan denek jokoaz gozatu ahal izateko. Oroitu ezazue ordutegi jarraietan erreserbatzea.

Ez dabil web bidezko erreserba sistema. Zer dela eta?

Maiz web orriko akatsak zerbitzariaren akatsen ondorio dira. Itxaron ezazu pixka bat eta saia zaitez berriz. Bada ezpada ere berrikusi zure ordenadorea ongi dabilen eta zure nabigatzailearen azken bertsioa erabiltzen duzula. Kontuan izan ezazu Wayoutek denbora batez web honetarako sarbidea eten dezakeela arrazoi tekniko, segurtasunezko, kontrol edo mantentze lanak direla eta. Ezin baduzu web orrian sartu, jar zaitez gurekin harremanetan eta erreserba egingo dizugu adierazten diguzun egun eta orduan.

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies