Ongi etorri Wayout-era.
Room escape esperientzia iada Iruñean da.
60 minutu dituzue misterioa ebazteko. Indarra ez duzue baliagarri izango, talde lana eta buru-azkartasuna beharko dituzue hemen.
Wayout-ek akzioaren protagonista zuek izango zareten abentura bizitzeko aukera emango dizue. Zuen behaketa gaitasuna erabiliz gelatik ihes egiteko modua aurkitzeko.
Wayouten ateak itxita daude. Soilik zuei sartzen uzteko irekiko dira, zuen esku dago ate horiek berriz irekitzea irteteko. Soilik elkarlanean ebatzi ahalko duzue Iruñeko lehen room escapeak izkutatzen duen galdera, puzzle eta asmakizun mordoa.
Ausartuko al zarete?
Ongi aukeratu zure lagun taldea. Ratu ona pasatuko duzue, beraz norekin partekatu nahi duzu? 2 eta 5 jokalari tartean soilik izan zaitezkete.
Egizu erreserba komenigarrien zaizuen orduan.
Buru-azkartasun frogez beteriko gela batean sartuko zarete, utzi ezazue indarra kanpoan.
Ordubete izango duzue froga guztiak gainditu eta irteteko modua aurkitzeko.
Tesla Irakasleak urteak daramatza denboran zehar atakak gurutzatuz bidaiatzeko moduaren bila. Traizionatu zutenetik etxean sartuta bizi izan da ia atera gabe. Bere helburua lortzeko obsesioak itsutu egin du eta bere ingurukoak alde batera uztea ekarri. Haren hurbilekoek erotzat dute eta iada ez dirudi inor berataz kezkatzen denik. Baina… bada norbait. Haren lanetan interesa duen korporazio bat aspaldi du zelatan plan argi batez: Teslak haren helburua lortu arte itxoin eta haren asmakizunak ebasteko asmoz. Etorkizunean haren ikerketak herritarrak kontrolatu eta guztiaren jabe egiteko erabili nahi dituzte.
Halabaina, ez zekiten Teslak, zeinak zelatan eta atzetik zituelaren jabe izanik, korporazioaren planak ekiditeko eta bere sorkuntza inoiz behar etzen eskuetan jausteko bere plan propioa zuela.
“Lagundu iezadazue ero ez nagoela frogatzen eta nire lanaren jabe egin daitezen ekiditen. Egin iezaiezue jaramon nire zuzenbideei eta helburua lortu ahal izango duzue. Zuengan konfidantza dut”
A. Tesla.
Erreserba egin eta jarri ezazue zuen buru-azkartasuna martxan 60 minutu bete baino lehen misteriodun gelatik irteteko.
Zeren zai zaudete?